Euskarazko komunikabideak
Azken hogei urteetan, euskararen presentzia anitz azkartu da Euskal Herriko komunikabideetan. Euskal Telebistak (Euskal Autonomia Erkidegotik zabaltzen dena)
Bere aldetik, France 3 Euskal Herri-k 6 minutuko albistegi bat egiten du egunero (seitarik bat euskaraz) eta asteroko emankizun bat Euskal Herriko aktualitateaz (hiru saiotarik bat euskaraz da frantsesezko azpi-tituluekin).
Euskadi Irratia eta Euskadi Gaztea euskarazko zerbitzu publikoko irratietaz gain, 50 bat irrati libre badira Euskal Herrian, horietarik batzu bakarrik euskaraz ari direlarik.
Hori da ipar Euskal Herriko 3 euskal irratien kasua : Gure Irratia (1981) Lapurdin ; Irulegiko Irratia (1982) Baxe-Nafarroan eta Xiberoko Botza (1982) Xiberuan.
France Bleu-k 55 minutuko euskarazko emankizuna eskaintzen du astelehenetik ostiralera.
1990an, Egunkaria sortu zen, euskaraz idatzia zena eta Euskal Herri guzian banatua. Egunkaria 2003ko otsailan hetsia izan zen Baltazar Garzon-ek aginduta. Jendeen erantzuna hain zabala izan da non Berria deitu egunkari berri bat sortu zen ondoko hilabeteetan.
Euskarazko astekarietan, bi aipatuko ditugu beren biziluze eta hedapen-eremuarengatik : Herria (1944, Baiona) eta Argia (Zeruko Argia, 1963, Argia bilkatu zena 1988an).