Euskarazko animazioak Trikaldi eta Udazkena zentroetan
2005eko animazioak
Euskal kantu batzuk bilduak izan dira liburuxka batean. Bestalde, egoiliar batzuk parte hartu dute 2005eko apirilean tokiko Begiraleak elkarteak Ducontenian antolatu kantuaren egunean. Azkenik, animazio-egitasmoaren bukaeran, Pantxix Bidartek, Elaudi taldeko kantari-musikarien laguntzarekin, kantaldi laburrak eskaini ditu Trikaldiko bi solairuetan, egoiliarren erdian. Hauek, pozik, kantu tailerra segitzeko nahikeria erakutsi dute.