''Irakurketa bestan'' Baionako ospitalean 2005eko urriaren 18an
Baionako ospitaleko zuzendaritzak proposaturik, Euskal kultur erakundeak eta « Ospitalean euskaraz » taldeak parte hartu dute « Irakurketa bestan » animazio egunean.
EKEk 50 bat liburu presentatu ditu ospitaleko sarreran ekitaldi honentzat antolatu mahaiaren gainean. Liburuen artean, denetarik bazagoen : haurrentzat eta helduentzat, euskaraz eta frantsesez, Euskal herriaren historiaz, ingurumenaz, euskarazko eleberriak, hiztegiak
Arrakasta gehien lortu duten liburuak izan dira : « Euskararen ikasteko metodoa », « Portrait de bergers » Gaby Etchebarnek berriki plazaratu duen liburu-bilduma Ameriketara joan artzainen lekukotasunekin, mendi-ibilaldien inguruko gidak eta haurrentzat agertu berriak diren albumak.
Euskal kultur erakundeak bezala, Okzitaniar erakundeak eta Angelun plantatua den Ací Gasconha elkarteak okzitaniar produkzioaren berri eman dute.