Hitzaditza 2012

Hitzaditza diktaketaren 7. edizioa giro goxoan iragan zaigu aurten ere.

AEK eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogeita hamar bat parte hartzaile bildu dira Baionako San Andreseko IUTan. (ikus argazkiak)

2012ko irabazleak
2012ko irabazleak

Aurtengo ediziorako ere, Etxepare lizeoko gazte batzuk idatzi zituzten proposatuak ziren diktaketarako testuak, gai amankomun baten inguruan: dantza.

Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-17 urte arteko gazteak.

Yvonne Arrossak, Gaxuxa Elhorgak eta Kattalin Sallaberryk irakurri dituzte diktaketak.

Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (liburu elektronikoak, DVDak, liburuak, EHZko sarrera txartelak...).

Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:

Gazteen sailean - 13-17 urte

(Etxepare lizeoko Ibai Etchegoimberry-ren testua - Dantzari normala)

  1. Maylis CALVET
  2. Maia IRIBARNE
  3. Ainhoa BOSQ

Euskara Ikasleen sailean

(Etxepare lizeoko Paola Ibañez-ren testua - Dantza)

  1. Régine ETCHEVERRY
  2. Kathy BURCKHARDMEYER
  3. Monika ARGAIN

Euskaldunen sailean

(Etxepare lizeoko Maddi Ane Txoperena Iribarren-ren testua - Egingo al duzu dantza?)

  1. Pettan ANDUEZA
  2. Aiara ETXEBARRIO
  3. Mirentxu LAZKANO

Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!