Hitzaditza 2011
Hitzaditza diktaketaren 6. edizioa giro goxoan iragan zaigu aurten ere. AEK eta Euskal Kultur Erakundeak eskuz esku antolatu euskarazko diktaketan hirurogeita hamar bat parte hartzaile bildu dira Baionako San Andreseko IUTan.
Aurtengo ediziorako, Etxepare lizeoko gazte batzuk idatzi zituzten proposatuak ziren diktaketarako testuak.
Hiru sailetan banatu dira parte hartzaileak: euskaldun trebeak, euskara ikasten ari direnak eta 13-17 urte arteko gazteak.
Zuzenketak, berehala eginak izan dira eta irabazleen izenak jakinaraziak eguerdi aldera. Banatuak izan diren sariak beti ere kulturari lotuak dira (liburu elektronikoak, DVDak, liburuak, EHZko sarrera txartelak...).
Hona hementxe, sail bakoitzeko sarituak zein izan diren:
Gazteen sailean - 13-17 urte
(Etxepare lizeoko Naia ANDUEZA-ren testua - Itsasoa)
- Ainhoa BOSC
- Ihintza GARDOS
- Elorri ANETAS
Euskara Ikasleen sailean
(Etxepare lizeoko Eztitxu BERHO-ren testua - Itsasoa)
- Sonia NIQUEGE
- Jean-Christophe CARRAU
- Martine ROLAND
Euskaldunen sailean
(Etxepare lizeoko Oihana BARRENQUY-ren testua - Itsasoan)
- Mirentxu LAZKANO
- Kati POCHELU
- Ihintza GUINEA
Zorionak eta txalo bero bat bai aurtengo irabazleei baita parte hartzaile guzier!!!