Dantzari normala

2012/05/05

XXI. mende hasieran sortu zen Xabi izeneko mutiko bat, ez zena, denok erraten dugun bezala, “normala”. Haur horrek eritasun bat bazuen, ez bortxaz larria, baina bizia aldatzen ziona. Eritasuna, Trisomia 21 deitzen zen. Haurtzaro berezi bat izan zuen Xabik eta sekula ez zuen idazten eta irakurtzen ikasi. Gainera, sortu zelarik, aita desagertu zitzaion.

Zortzi urte ukan zituelarik, bere psikologoak aholkatu zion aktibitate baten atzematea bere denbora libreak betetzeko. Xabik segidan kutxa berde eta gorri bat atera zuen bere zakutik. Honen gainean orri bat bazen hitz hauekin: "Urrun bizi gara eta sekula ez dugu elkar ikusi, baina horrek ez du baztertzen usu zuri pentsatzen dudala. Kutxa honetan atzemanen dituzu bizpahiru ezaugarri niri buruz. Muxu. Aita."
Xabik eskua sartu eta argazki bat atera zuen. Honetan euskal dantzari bat ageri zen.

Aste bat berantago, psikologoa Xabiren amarekin mintzatu ondotik, haurrak autobus bat hartu zuen Bilbon, Xiberora joaten zena. Harekin zaindari bat heldu zen eta biok dantza ikastaro baten egitera joan ziren Urdiñarbera.
Gaztea prest zen bere aitaren aztarnetan ibiltzeko. Lehen ikastaro eguna ez zen nahi bezala pasatu. Dantza taldetik baztertua sentitu zen. Gainera, dantzariek ez zuten euskara mintzatzen, Xiberotarrek salbu. Bigarren egunean, Xabiren zaindariak taldekideei proposatu zien Xabiri dantzatzen irakasten bazioten, hark euskara irakatsiko ziela. Denak ados jarri ziren eta hiru hilabeteko ikastaroaren ondotik, Xabi dantzan ari zelarik, dantzak "normala" zirudien eta haren eritasuna ez zen ageri. Urdiñarbeko gazteek proposaturik maskarada batean ere parte hartu zuen.
Egun hartarik goiti, Xabik dantzatzen segitu du eta euskal irakasle bihurtu da Bilboko unibertsitatean. Horrez gain, aita Euskal Herrira itzuli zaio eta elkarrekin bizi dira.

Ibai Etchegoimberry