''Bat-Biga-Hiru'' programa
Batekmila programaren barnean, Euskal kultur erakundeak ez ditu ikasleak ahantzi. Horrela, idazketa, ilustrazio eta memorizazio ariketak proposatzen dituen "Bat biga hiru" operazio hastea erabaki du. Ez da lehiaketa bat. Helburua euskarazko irakurketa eta idazketa bultzatzea da.
Ekimena 2004-2005 ikasturtean hasi zen Sarako eta Irisarriko eskola publikoekin. Hona hemen edukiaren edukia :
- hitz bat hautatu, hautu horren arrazoinak eman 10 lerrotan eta testua ilustratu
- bi erran zahar hautatu eta ahal bezain ongi idatzi
- hiru alegia hautatu, idatzi eta ikasi.
Biziki arrakastatsua izan da, bai erakasleen aldetik, bai ikasleen aldetik.
Ondorioz, 2005-06an, Euskal kultur erakundeak hiru irakaskuntza sareetara hedatzea erabaki du.
Pedagogia aholkulariek ekimenarekin bat egin dute eta suharki lagundu dute operazio horren prestatzen.
Denetan, 512 ikaslek hortan parte hartu dute : ikastoletako 217k, eskola publikoetako 134k eta eskola pribatuetako 161ek.
- Argazki-albuma : Jatsuko Maurice Harriet eskola
- "Bat Biga Hiru" sailaren besta Luhuson 2006ko martxoaren 25ean
- Alegiak diskaren zatiak entzun (2006)
Bestalde, Euskal kultur erakundeak Philippe Alborri galdetu dio euskarara itzuli La Fontainen alegia batzu musikan ezar ditzan. Honek Haurrock taldeari proposatu dio kantu horien ematea. Horrela, CD formatuko lehen grabaketa bat - lan dokumentua - igorria izan zaie erakasleei, kantuen ikasteko oinarrizko euskarria izanen dena.
Topaketa Luhuson
Ekimen horren hitzordu nagusiena 2006ko martxoaren 25 eta 26an iragan da Luhusoko ikusgarri gelan. Lan guziak bildu dituen erakusketa bat aurkeztua izan da eszena nagusian. Animazioak ere bertan egin dira. Protagonista nagusiak haurrak izan dira, Oxobik, Léon-Léonek edo Daniel Landartek euskarara egokitu alegiak kantatu, erran eta antzeztu baidituzte.
Gainera, haurrek idatzi eta erran testuetatik abiatuz, France 3 Euskal Herrik emankizun bat eginen du. Bestalde, irrati emankizunak eginak izanen dira ere. Alegia kantatuak jasoko dituen CD-a aldiz 2006an eginen da.
Bat biga hirun parte hartu duten ikastetxeak
- Ikastolak : Hazparne, Hendaia, Maule, Ortzaize, Donibane-Lohizune, Donapaleu eta Senpere.
- Eskola publikoak : Ainhoa, Baiona (Jean-Moulin), Bidarrai, Larresoro, Lekorne, Mendikota, Urdiñarbe, Senpere eta Atarratze.
- Eskola pribatuak : Beskoitze, Kanbo, Ziburu, Ezpeleta, Haltsu, Hazparne (Ursuia kolejioa), Itsasu, Mugerre, Donapaleu, Senpere eta Uztaritze.