Baliabide-iturriak
Euskara gaiari buruzko baliabide batzuk.
Euskaltzaindia
Euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da Euskaltzaindia (1919). Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du xedetzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.
Ikus bereziki Euskara Eskuz Esku weborria (Euskara Eskuz Eskuren helburu nagusia da Euskaltzaindiaren arauen aurkeztea era sinplifikatuan) eta Euskararen Herria ehuntzen unitate didaktikoa.
EEP - Euskararen Erakunde Publikoa
Erakundearen eginkizunak hauek dira : euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua asmatzea, definitzea eta obratzea. Behar diren finantza baliabideak bermatzea, bere egitasmoan ezarri dituen ekintzak edo obralari batzuekin hitzartu dituenak gauzatzeko.
Azkue Fundazioa
"Euskara sarean josten" lemapean Azkue Fundazioak interneten, teknologi berrien bitartez, euskaraz lan egin nahi du, dagoen ekimenak bultzatuz, aplikazio eta zerbitzu berriak sortuz.
Euskararen Adierazle Sistema (EAS)
Euskaren eremu osoan hizkuntza-egoera sozialaren berri emango duen adierazle-sorta da Euskararen Adierazle Sistema (EAS). Era planifikatuan eta sistematikoan diseinatua eta modu iraunkorrean eta antolatuan datuz elikatuta eta eguneratuta dago.
EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunea.
Nola Erran: frantses-euskara hiztegi elektronikoa
Frantses-euskara hiztegi elektroniko aktiboa. Egungo mintzaira. Euskara batua, Ipar Euskal Herriko hizkuntza ingurumenari egokitua.
Itzultzailea.eus
Elhuyarren itzultzaile automatikoa, adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritua.
Euskalterm - Terminologia Banku Publikoa
UZEI,Terminologia eta Lexikografia Zentroko hiztegi guztietako fitxa terminologikoak biltzen ditu. Fitxak sailkatuta daude, gaiaren arabera. Euskaltzaindiaren arauen arabera eta batzorde teknikoetan eta Terminologia Batzordean hartutako erabakien arabera eguneratzen da. UZEIk egindako hiztegi berriak bertan integratzen dira.
Euskarabidea - Instituto Navarro del Vascuence
Euskararen Nafar Institutua (ENAI) edo Euskarabidea euskara sustatzeko Nafarroako Gobernuaren erakunde aholkularia da, 2007ko irailaren 10ean sortua. Erakundearen eginkizun nagusia nafar administrazioari euskarari buruzko aholkuak ematea da.
IKER zentroa
Iker zentroak euskara hizkuntza eta euskaraz idatzitako testoak ikertzen ditu. Bordeleko Montaigne 3 unibertsitateak ,Paueko eta Baionako unibertsitateek eta CNRS institutuak sortu dute Baionan kokatua den laborategi hau.
Udako Euskal Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitateak lan-ildo nagusi hauek eramaten ditu: - Euskararen eta unibertsitatearen arteko zubiak eraikitzea ; - Euskal komunitate zientifiko-intelektuala biltzea ; - Unibertsitate-gaiak ekoitzi eta gizartearen esku jartzea.
Etxepare, euskal institutua
Euskarari buruzko baliabide orokorrak.
Mintzalasai, BAB-ko euskara elkartea
Mintzalasai herri mugimendu bat da, 2011ko azarotik landa elkarte forma hartu duena. Bere helburu nagusia euskararen biziberritzea da BAB mailan (Baiona-Angelu-Miarritze).
Artxiker liburutegi elektronikoa
Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau.
Garabide
Garabide Elkartea kooperazio era berria egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Zehazki, lankidetzaren alorrean munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu euskararen esperientziatik abiatuta.
Inguma
Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea
Aditzak.com
Euskal aditzaren jokatzeko sareko tresna.
Euskalkiak.eus
Euskalkiei buruzko ataria
Euskaraz seguru
Euskara zalantzarik gabe erabiltzeko gida. Euskal Herriko Unibertsitatearen ekimenez.