Iparraldeko biztanlegoa (2009)
Ipar Euskal Herri osoan 288.922 herritar gara.
272.416 herritar daude Baionako arrondizamenduan bainan arrondizamendu horretan Zuberoa falta da. Beraz gehitu behar zaizkio Mauleko kantonamendua (10.693), Atharratzekoa (3.253) eta Eskiulako herria (560), Oloroneko kantonamendu batean kokatua dena.
Hiru probintzia edo herrialde historikoak kondatu nahi baditugu jakin behar dugu Xuberoko 6 herri Donapaleuko kantonamenduan ezarriak direla : Arüe (263), Domintxine (514), Etxarri (128), Jeztaze (70), Lohitzüne-Oihergi (208) eta Ozeraiñe (236). Jendetza zuzen banatuz, ikus ditzagun herrialde bakoitz, zenbat herri eta herritar diren.
Herriak
Herritarrak
Herrialdeetan |
||
---|---|---|
Lapurdin |
41 |
241.872 |
Ipar Euskal Herrian |
159 |
288.922 |
Lapurdiko 3 hiri handienak bereiziz, ohargarri da Baionan, Angelun eta Miarritzen 112.026 hiritar bizi direla.
Zenbaki hauk 2009ko urtarrilaren lehenetik ofizialak dira. Baina egia erran jendetza kondaketa hau 2006an bururatua zen. Geroztik hain segur bagara 5.000 edo 6.000 gehiago.
Herriak Euskaltzaindiaren izendegiari jarraikiz banatuak dira herrialdeka eta herrieko zenbakiak aurki ditzazkegu INSEE erakundearen Webgunean. Herri bakoitzarentzat bi zerrenda ematen ditu: herritar egoiliarrak eta mugikorrak (ikasle gazte, eri, soldado). Hemen jendetza osoa agertzen da.