2. Surf
Hainbat urtez geroztik, Frantziako Surf Federazioak Frantziako Surf Gune bat abian jarri du Baionako René Cassin lizeoan. Lizeoko hamar bat ikaslek, dagoeneko goi mailako surflari direnek, eskolako ordutegi berezia daukate eta goi mailako kirol-irakaskuntza jasotzen dute geroago mundu mailako surflari onenen artean sailkatuak izateko. Frantzian bakarra den formakuntza gune hori Baionan kokatua izan bada, Ipar Euskal Herriko uhainen hurbiltasun, berezitasun eta maiztasunagatik da.