Zer da zuretzat Iparraldea? Sekuentzia didaktikoa

2010/04/06

HABE erakundeak helduen alfabetatze-euskalduntzea sustatzea du oinarrizko helburu. Iparraldea XXI bideoa argitaratu dela eta, erabaki du Iparraldea gai horretaz sekuentzia didaktikoa lantzea eta bere ikasleei proposatzea.
"Iparraldean eta Hegoaldean bizi garen herritarrok askotan ohartzen gara ez dugula ongi elkar ezagutzen, eta ezagututa ere, betiko irudiak, topikoak ditugula buruan. Sekuentzia honetan, horiek alde batera uzten saiatuko gara eta horretarako, Iparraldeko Eke (Euskal Kultur Erakundea) erakundeak Interneten jarri duen dokumental bat erabiliko dugu, Iparraldea XXI izenekoa, hain zuzen ere...Sekuentzian zehar proposatutakoa eginda, zuk ere Iparraldeaz gaur egun duzun ikuspegia aldatu eta zabaltzea lortu nahi dugu. Hala izango ahal da!"
Hona HABEk landutako dokumentua PDF formatoan.