Iparraldeari "itxura berri bat emateko"

2010/03/05

Nora Arbelbideren artikulua

Hegoaldeko gazteentzako 'Iparraldea XXI' filma ekoitzi du Euskal Kultur Erakundeak.

Donostian ikasten duten 30 bat gazteekin egin inkesta txikitik abiatu dute Iparraldea XXI filmaren proiektua. Ikasle horiei Ipar Euskal Herria hiruzpalau hitzetan laburbiltzea eskatu zieten. Eta erantzunen artean hiru ideia nagusi agerian gelditzen zirela ohartu. Batetik, Pastorala eta Maskaradak dira beti erreferentzia nagusiak, nahiz eta anitzek ez ikusiak izan zuzenean. Bestetik, leku hotza omen da Iparraldea, eta, azkenik, «euskara bitxi bat» mintzo dute bertakoek.

Horiek horrela, "Iparraldearen beste errealitate bat" aurkeztea izan da filmaren abiapuntua, "itxura berri bat emateko Iparraldeari", erran du filmaren egile Juhane Dasconek. Maxence Peyras lankidearekin hasi zuen lana iazko uztailean. Biek sortu Medialab Productionek du eraman grabaketa guztia.