Iparraldea XXI, Ipar Euskal Herria gerturatuz

2010/03/31

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA

Euskal Herriari eta oro har, munduari erreparatu eta euskaraz kantatzen dion rap musika taldea da MAK. Sei emakume gaztek a capella gaur egungo eta betiko kantuak abesten dituzte Zuberoatik; Amaren Alabak izenez ezagutzen ditugu. Urtero, azken hamabost urteotan Euskal Herria Zuzenean Festibala jaialdi alternatiboa eskaintzen digute Nafarroa Beherako lurretan, euskara, ekologia eta bestelakoak ardatz izanik...
Hauek eta beste gai batzuk dira Iparraldea XXI dokumentaleko hizketa gaiak. Jendeak usu Ipar Euskal Herriari eta bertako biztanleei buruz izaten duen errealitate murriztua medio, bestelako zertzeladak ere badaudela erakusteko xedez abiatu zuen ikus–entzunezkoa. Lan hau Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Gipuzkoako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin burutu du. Gehiago jakin.