1. Euskal Herria Zuzenean
EHZ festibala 1996 an sortu zen. 2002 arte Arrosako herrian (Nafarroa Beherea) iragan zen. Gero, 2008 arte Zuberoako Idauzen egon zen, Heletara joan aitzin 2009ko ediziorako. Bolondresek gehienbat antolaturik, festibal horrek kalitatezko kontzertu, ikuskizun bizidun eta eztabaidak eskaintzeko asmoa du, denei eskuragarri zaizkien prezioak proposatuz. Festibal ekintzaile horrek defendatzen duen mezua hauxe da: euskararen eta euskal kulturaren babespena eta garapena.