3. Amaren alabak
Amaren Alabak kantari talde bat da, 6 neskaz osaturik : Maider Bedaxagar, Graxi Bedaxagar, Lüxi Agergarai, Arantxa Camus, Ihitz Iriart, Maika Etxekopar. Abeslari zuberotar hauek 11 urtetan hasi ziren elkarrekin kantatzen. Euskaraz, portugesez, aragoieraz edo italieraz, ohiko kantuak berenganatzen dituzte unibertso berezi baten sortzeko gisan. Kantua dute musika-tresna bakarra eta dantzak maiz laguntzen ditu abesten dituzten aspaldiko doinuak.