Iparraldea XXI

"Iparraldea XXI" dokumental labur honekin (2010), Euskal kultur erakundeak Iparraldeko gaurko errealitatea erakutsi nahi izan du.

Kapituluak

Dokumentalaren zati jakin bat ikus dezakezu ondoko aurkibideari esker.

1. zatia
Elixabet Aizager (Euskal Herria zuzenean Festibala)
2. zatia
Philippe Malvaux, surf entrenatzailea (Pôle France Surf)
3. zatia
Maika Etxekopar eta Ihitz Iriart (Amaren alabak)
4. zatia
Céline Petrissans (Dantza Hirian festibala)
5. zatia
Maiana Irigoyen eta Amets Arzallus bertsolariak
6. zatia
Jon Eyherabide (Mak taldea) eta Itxaro Borda

[+] BONUS 1: Donostian ikasketak egiten dituzten gazteek zer diote Iparraldeaz?

Xala
Xala

Yves Sallaberry "Xala"

Lekuinen (Lapurdi) sorturik, Yves Sallaberry-k Grezietako aitaren pilotalekuan ikasten du pilota jasotzen, Amatxiren etxe ondo-ondoan. Hasieran, ipar Euskal Herriko trinketetan aritzen da, gazteen kategorian Frantziako banakako txapeldun bihurtuz. 2000. urtean, 20 urte dituela, hego Euskal Herriko pilota zirkuitu profesionalean sartzen da ASPE enpresan. Bi aldiz izanen da Espaniako taldekako txapeldun profesionala. 2002-an eta 2007-an. 2011n, lehen mailako buruz buruko txapeldun berria bilakatzen da. Maila horretako Ipar Euskal Herriko lehen txapelduna da. Hego Euskal Herriko txapelketa profesionalean inposatu den ipar Euskal Herriko pilotari bat baita, Xala dugu, film honetan, hegoaldea eta iparraldea lotzen dituzten harremanen adibide eredugarria. Pilotaren bidez, Euskal Herriaren kultura iraupena sinbolizatzen du.