Erdi Aroa : garapen ekonomikoa
Erdi Aroan, borroka politikoez gain, aipatzea merezi duen bestelako konturik ere bada....
XII. mendetik aurrera itsasaldeak garai oparoak bizi izan zituen Lapurdin, Gipuzkoan eta Bizkaian. Arrantzaz gain, euskaldunen itsas jarduera nabarmena izan zen.
Euskal Herriko portuetatik Gaztelako artilea eta bertako burdina esportatzen ziren.
Itsas portu horiek berak baliatzen ziren ehuna edo oihaleria Europatik inportatzeko.
Trukaketa ekonomiko horiez gain, euskal portuak mundu zeharreko nabigatzaileen abiapuntu izan ziren :
* Munduari bira eman zion Juan Sebastian Elkano
* Filipinak uhartea menderatu zituzten Migel Lopez de Legazpi eta Andres Urdaneta
Barnekaldeko lurretan ere garai oparoak izan ziren.
Santiago bideak bultzada eman zion Euskal Herriko ekonomiari. Merkataritza-bideen eta erromes-bideen ondoan hiri berriak eraiki ziren hiribilduen foruei esker.
Euskal Herriko Hegoaldeko probintziek ere autogobernurako gaitasuna izan zuten foruei esker.