Erdi Aroa : gatazka politikoak

Erromatarren ondotik baskoiak ziren nagusi, baina Europako Iparraldetik eta Europako Ekialdetik etorri ziren herri multzoei ihardoki behar izan zieten. Haiek ziren : sueboak, bandaloak, alanoak eta bisigodoak. Halaber Afrikatik Nafarroako hegoaldera iritsi ziren musulmanoei ere aurre egin zieten.

Wisogodoa
Wisogodoa

Baskoiak bizi ziren lurraldeak, Baskoniak, IX. mendetik aitzina bi bilakaera berezi izan zituen:

1.- Bisigodoek garatu Pirinioetatik Iparralderako Baskoniako dukerria
2.- Musulmanoen eta frankoen menperakuntzari aurre egiteko, Pirinioetatik Hegoaldera eta Iparraldeko zati batean (Nafarroa Beherean) sortu Nafarroako erresuma
Eneko Aritza izan zen Nafarroako erresumako lehen erregea (IX. mendea).

1515ean Espainiako errege Fernando II.a Katolikoak Nafarroa Garaia konkistatu zuen eta Gaztelako erresumaren mende gelditu zen.

Hala ere, Erresumak bizirik iraun zuen Nafarroa Beherean, Frantziako errege Enrike III.ak 1617an Nafarroako erresuma Frantziari lotu zion arte.

Geroztik Euskal Herriko historia Espainiakoari eta Frantziakoari loturik egon da.