Aro garaikidea eta modernoa
1789ko Iraultza Frantsesaren ondorioz, probintziak suntsituak izan ziren eta Frantzian 90 departamendu eraiki zituzten.
Geroztik beraz, Ipar Euskal Herriko hiru probintzia historikoek (Lapurdi, Nafarroa Beherea et Zuberoak) osatzen dute Biarnoarekin batera 64 zenbakia duen departamendua. Eta horrela dirau gaur egun ere.
2017ko urtarrilaren 1ean Ipar Euskal Herriko 158 herriek Euskal hirigune elkargoa osatzen dute.
XIX. mendean gerra garrantzitsuak izan ziren:
1. Karlistadak : eta orduan galdu ziren foru-eskubideak
2. Karlistaden ondotik monarkia
3. Errepublika
4. Gerra Zibila
Franco-ren diktaduraren ondotik transizio demokratikoa iritsi zen Hego Euskal Herriko probintzietara.
1981ean Eusko Jaurlaritza eratu zen, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak autonomia-estatutua sinatu ondoren.
Nafarroak bere Gobernua eta Parlamentua ditu.
Euskal Herriko historiarekin, bestalde, lotura handia dute Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunek. Euskal Herrian bertan baino gehiago dira diasporako euskaldunak: 10 milioi orotara.