Isurialde atlantikoa
Isurialde atlantikoko klima euritsua eta hezea da urte osoan. Horri esker ibaiak emari iraunkorrekoak dira. Ibaiak laburrak dira eta ur-korrontearen higadurari esker, haran zabalak osatzen dituzte.
Lur emankorreko haran horietan sortu ziren herriak. Ibai hauetako ura jendeen beharretarako eta energia lortzeko erabiltzen da. Isurialde atlantikoko ibaiak kostalderaino iristen dira Bizkaiko golkoan urak isuriz.
Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea labartsua da. Lurmutur, uharte eta itsasadar anitz dauzka.
Lapurdin, ordea, kostaldea leunagoa da.