Geografia

Euskal Herria Europako Hego-mendebaldeko lurraldea da.

Isurialde atlantikoa

Isurialde atlantikoko klima euritsua eta hezea da urte osoan. Horri esker ibaiak emari iraunkorrekoak dira. Ibaiak laburrak dira eta ur-korrontearen higadurari esker, haran zabalak osatzen dituzte.

Lur emankorreko haran horietan sortu ziren herriak. Ibai hauetako ura jendeen beharretarako eta energia lortzeko erabiltzen da. Isurialde atlantikoko ibaiak kostalderaino iristen dira Bizkaiko golkoan urak isuriz.

Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldea labartsua da. Lurmutur, uharte eta itsasadar anitz dauzka.
Lapurdin, ordea, kostaldea leunagoa da.

Isurialde mediterraneoa

Isurialde mediterraneoko klima beroa eta lehorra da, klima idorrena Nafarroako hegoaldeko ertzean izanik.

Isurialde mediterraneoko ibaiek, ondorioz, ez dute, oro har, emari iraunkorra, baina luzeak dira.
Ibai hauetako urak Mediterraneoan itsasoratzen dira, Ebro ibaiaren bidez.

Isurialde honetan daude Euskal Herriko lautada zabalenak, Araba eta Nafarroako lurretan.