Ekonomia

Itsas iharduerak

Atlantikako Itsasoari datxikola, Euskal Herriaren beste altxorra, portuen argi-zirrinta, Donibane-Lohizunekotik Zierbenakoraino. Hemen arrantzaleen lan eta nekeen aztarnek itsasoaren historia egunero idazten dute.

Merkataritza portuak ere baditugu : Baionakoa, bere industria zelai zabalarekin, Ipar erresumen eta Mediterraneoaren arteko harreman gune, eta oroz gainetik Bilbo, altzairu eta burdinaren ohizko hiria, berroneratzea kausitu duena, gaur egun Europako industria portu premiatsuenetakoa izaiterakoan. 

Laborantza

Euskal Herriko geografiaren ezaugarri horiek kontutan hartuz, lehen sektorea beti izan da garrantzitsua Euskal Herriko ekonomian. Arrantza eta nekazaritza tradizio handiko jarduerak izan dira, gaur egun indarra galtzen badute ere.
Oraingo nekazaritza eta abeltzaintzan kalitatearen apustua egin da, eta aipatzekoak dira jatorrizko izendapen eta labeldun produktuen zerrenda.

Industria

Aspaldidanik, industria da Euskal Herriko ekonomiaren motorea, bereziki Hegoaldean. Gaur egun metalurgia nagusi bada ere, beste industria motak ere badaude: papergintza, zurgintza, kimika...
Euskal Herriko industria oso lehiakorra eta parte-hartzailea da kanpo-merkatuetan, bereziki Europako merkatuetan.

Enpresa munduari dagokionez, aipagarri da enpresari eta langileen asmo ekintzailea. Horren lekuko dira Enpresa kooperatibek euskal ekonomian duten tokia.

Zerbitzuak eta turismoa

Gaur egungo euskal ekonomiaren beste alor nagusia zerbitzu-sektorea da, XX. mendearen azken hamarkadan gehien garatu dena.
Tradizioz indartsu izan den finantza-arloari, orain enpresentzako zerbitzu aurreratuak, merkataritzaren eraberritzea eta turismoa gehitu behar zaizkio.

Zonbait baliabide interesgarri