Euskal Herria zonbait hitzez: geografia, historia, ekonomia
Gaur egun garena gara, atzean dugun historia luzeak horrela egin gaituelako.
Pasaia lurraldea
Itsasoari eta munduari irekia, historian zehar haurrak atzerriratzen ikusi ditu. Egun batez joan ziren, kanpoko saldaren ddastatzera, gogoaren arraberritzera, edo batzu beharraren beharrez, ogibidearen irabaztera. Gaur egun, hamar milioiez goiti dira munduan gaindi, diaspora handia osatzen dutela, beti beren etxondoa eta herria bihotzean dauzkatela.
Bi Europen arteko bidegurutzean, Euskal Herria ez da bakarrik pausaleku goxo bat, bere aire fresko, kirola eta aisaldi atseginekin ; gure lurraldea, euro-eskualdearen erdian, osoki antzaldatzen ari da.
Euskal Herria Europako Hego-mendebaldeko lurraldea da. Aturri ibaitik Ebro ibaia bitarteko lurretan kokaturik dago.
Bi isurialdetan banatua dago: atlantikoa eta mediterraneoa. Bien arteko muga Pirinioek, Aralar, Aizkorri eta Gorbeia mendikateek egiten dute. Banaketa hori dela eta, paisaia desberdintasuna handia da: mendiak, haranak, lautadak, kostaldea...
Isurialde atlantikoa lurralde menditsua da, Pirinioetako mendiak itsasoraino iristen baitira. Isurialde mediterraneoko klima beroa eta lehorra da, klima idorrena Nafarroako hegoaldeko ertzean izanik.
Gehiago jakin
Euskaldunen lur hau, egundainotik bidaia bide dugu, beste populu batzuk jarraian menperatua edo indarrez hartua, erdi arotik beretik, Konpostelako bideetan zabiltzan beilarien babesleku.
Euskal Herria, mendez mende, bere ganat zetozen jendeen ekarpenaz eraldatu da.
Paleolitikotik gaur egun arte, eboluzio politikoa agerian uzten duten zonbait mugarri aipa daitezke.
Gehiago jakin
Gure lurraldea, euro-eskualdearen erdian, osoki antzaldatzen ari da.
Urteetan zehar, laborantza eta industria ekonomiaren suhartasunak erakarri ditu alor ezberdinetako zerbitzu lantegi ttipi edo ertain batzuk. Besteak beste, teknologia berrientzat apailatu formakuntzek indartu dute garapen ekonomikoa, gaurkotik gerorakoa prestatuz. Hain zuzen, hemengo gazteentzat, lanbide berrien sortzeko, herrian berean bizitzeko gisan.
Gehiago jakin