Gutunak
Hiru anaiek sortetxera igorri gutun zatiak
Ferrando, Batita eta Pierre Errecart, 1890 eta 1894 artean Izpura Abotian sortu lau anaietarik hiru Argentinara atzerriratu ziren, banan-banan, 1910-1913 epean. 1920tik 1956era, anaia gehienari berrogeita hamar bat gutun igorri zizkioten.
1923ko abenduaren 16an, Batitak, etxalde bateko kudeatzailea denak, bere lana eta orokorki lanaren errentagarritasuna aipatzen ditu. « Bautista » izena baliatzen du gutuna izenpetzeko.
«Aurten hemen frango urthe huna duchu ogiac ederrac heldu dichu, guk badichigu 34 hectara ogi ereinic frango ederra heldu duchu ya zorzi egunen buruko pikatseko hun duchu, artuac ere abiadura huna dichie, badichiu hogoi hectara arto ereinic. 30 behi ere yeisten dichiu Gracianac eta nic bien artean, gisa gusietara ari gitchu lanian hea serbait egiten ahal dugunes. Orai hemen gausac bisiki canbiatiac dichi lehen danic arrendamendiac kariotiac dichu, batec erosi behar tienac kario pagatu behar, eta saldu behar dienac merke».
1929ko uztailaren 15ean, Pierre heriotzaz eta sortzeaz mintzo da, bai eta ere Ybarnegarayen etorreraz. « ... beraz hire lettran ikusi izan diat ama hil izan dela holaco berriek beraz pena egiten die bainan zer eguinen da bati tenorea yiten zacolarik ez duc erremedioric orai pentsatzen diat gure partez emanarazi ziela mezac hor usaia den bezala eta saria igorriko deat hementic horrat norbait yiten delaric. Orai bestalde erran behar deat plazerrekin ikusi izan duala hire emaztiac haurra izan diela uroski. Orai ez dakiat yakina ducanez bainan erran behar deat nola Ybarnegaray ikusi izan duan hemen, eta afari bat eman dacoon zombait eskualdunen artian bainan biziki ocupatia ibilia duc eta dembora guti egon duc gurekin».
1931ko urtarrilaren 22an, Pierrek hiru anaien lana eta Izpurako pilotaplazaren eraikuntza aipatzen ditu. «...ni beti lan berian ari nuk nahiz egungo egunian ezten anhitz irabazten bainan bizi huna eramaiten diau eta Ferranyoc ere iduridic content dela badacic hau behi deizten ari dela lanian ere ari duc bainan irabazten dic untsa eta Batitac aldiz beti suerte charra dic aurten ere errecoltac huts eguin diacoc pensatzen diat berac ichciriatzen daukala. ... eta hic igortzen bahien pilotaco plaza berria eten zutela Ispouran ikusia nian journaletan bainan igorkicchehetasunac hea nola iten duten hea trinqueta ala plaza lachua noc iten dien eta nor diren orai hor pilotariac».
1931ko irailaren 30ean, Pierrek Argentinako egoera ekonomikoa eta bere lana aipatzen ditu : « ...erranen deat hemen izigarrico miseria dela anhitz yende baduc lanic gabe eta ari diener ere soldatac bizici beheititu tie eta hala ere lanain izaitiaz content eta gure lana ere yuan duc peko errekarat anhitz oren aizanain bortchaz doidoia gastiena eta besteic ezin in zeren denac biziki gaizki baitira. ... Orai horgo berriac beti yakiten tiau hortic yiten den zombaiten ganic bainan halere igorkic berriac cheheki ».
1935eko abenduaren 28an Pierrek anaiari idazten dio Batita ez dela usu mintzatzen euskaraz.
« ... Batitain etchian dioye ez dutela ichkiriatzen zeren eskuaraz guti mintzatzen tuc eta casic ahantzia die ».
1938ko ekainaren 26an, Pierrek «Pedro» izena baliatzen du gutuna izenpetzeko Europako egoera politikoa komentatzen du.
« orai politicas questione Europa hortan baduzie burrumba frango bainan nic uste ez den deus izain eta pentsatzen diat guc hemen hobeki badauskiula horgo berriac ziec bano ene idurico denac negocio zar batzu dien gobiernuen eta harma eta canionen fabriquetaco nausien artecuac eta partikulazki Angleterraina eta Espagna hortan ere ari tuc beti tirala bainan hori ere iraunazten die negocio iteco ».
1946ko urtarrilaren 15ean, Pierre gerla ondoko egoeraz mintzo da. « ...Pensatzen diat ziek ere zerbait ikusi duziela guerla demboran eta Alemanec ocupatia zutelaic Francia. Orai hemen zombaitek izaitentie berriac eta tcharrac ez dela arropaic eta yatecoric eta dienac izigarri kario bainan orai pentsatzen diat nola untziac yiten badira hunat eremain dutela marchandisa frango zeren hemen baduc denetaric ausarki nahiz hemen ere biziki kariotia dien ».
1946ko maiatzaren 15ean, Pierrek idazten du jantziak eta oihalak igortzen dituela, hiru anaien partez. « ... beraz igortzen ducan bezala pensatzen diau hor badela miseria frango eta denetaric ez duc beste berriric eta hementic horrat igortzen die arropa eta yatecua caissetan bainan orai artian untzi guti heldu baitzen aldia behartzian igurikatu bainan hemen dioye lekura heldu gabe anhitz caissa galtzen direla eta bertzetaric anhitz pusca ebasten dutela beraz guc ere igortzen diau caissa bat arropa zombaitekin laneco hiru anayen partez denetat igortzen tiau 19 pieza eta 5 metra oyal emazten daco eta aldian ez duc guehio igortzen ahal eta hari eta orratzic ez duc libre igortzia bainan ichilca ezarri tiat 3 bobina hari eta orratzac pantalonetaco sakela tipi batean eta izarian arragnatuco ziezte, orai errezebitzen batuzie ichkiriazazie eta guero igorrico dauzieu beste caissa neguko eta igor zer duzien beharrenic eta izaria puchca bat goiti beheiti ».
1946ko irailaren 28an idatzi gutunean, Batitak barkamen eskatzen du ez baitu ongi idazten euskaraz. « Orai barkatuko duzie gaiski isquiazen dualakoz, euskuara arrunt ahazia diat ».
1948ko uztailaren 7an, Ferrandok egoera ekonomikoa aipatzen du. « Hemen, orai artian ez diau ainhitz sofritu ceren eta guerra gutaric urrun baitzen bainan orai puchka bat complicatzen ari duc eta gauzac bisiki cariotzen ari ceren eta yendiac gueruako eta gutiago producitzen baitute bainan problema hori mundu gucian berdin pasatzen duc orai bena gauçac hartu behar ditiau yiten diren beçala guc ez diau erremediazen ahal ».
Christoph Bernard-ek aitameri igorri gutun zatiak (1911an eta 1914ean)
Christoph izenpetzen duena «Cristobal» deitua da Argentinan. Etxekoek aldiz beti «Tristan» deitu dute. Christophen aitamak etxetiarrak dira. Gazte gazterik Christophe mutil hasten da Baigorrin. Bederatzi haurrideetan bakarra da Argentinara joanen dena 1910 inguruan. Bere arreba gaztenak dionaz, Chascomusetik igortzen dituen gutunak beste norbaitek idazten dizkio.
1911ko martxoaren 22an, aitameri bi anaiak igortzeko eskatzen die : « Beñat soldadoguatik yiten delarik harekin batian nahi baduzie igorri berze anaya comuniatu berria ere hemendik goyti adinik hoberenian da ez beldurrik izan gastegi dela oray berze anaia soldadogotik yin artio nahi baduzie escolan ibili gero baliatuco sayo ».
Egun batzu berantago, 1911ko martxoaren 27an, Beñat anaiari xehetasunak emaiten dizkio Argentinako lan baldintzetaz : « ene anaya maitia ez duk lekhu horiek hokilan comparatzekuak yende langiliarendako hemen ere lanian arisan behar dik bainan berze urrhats biderik duk eta gero berriz soldata ere diferente duk, hortik hunat yin eta berheala irabasten duk horgo berrogoy eta hamar edo hiruetan hogoy libera deusik jakin gabe lanian gero lanian ikhasiz besala emendatzen die soldata »
1911ko irailean, aitamer esplikatzen die zer nolako jantziekin igorri behar dituzten bi semeak : «arropaz cuestione pantalon eta calzon eta horietarik ez du balio bisiki ekhartzia athorra eta larru orosoko eta tricota eta horietarik eta ahal bezen askarrak eta enetaco ere nahi baitutzue igorri athorra combait plazer hartuko nuke zeren eta hemen biziki charrago baitira tricota bat edo berze ere »
Gerla dela eta, ez da bi anaietarik bat ere Christophen gana joanen. 1914ko uztailaren 15eko gutunean, Argentinan urte arrunt txarra dela dio aitari (ama 1912 inguruan hila da): « Emen urte charrac diazu, eta baduzu yende anitz miseri gaizac pasacen dutenac, eta aniz yende yoaten duzu alderdi oyetara emen lanic aski ezin emanes ».
1914etik hara, familiak ez du gehiago Christophen gutunik eskuratzen