Caroline Minaberry (1972, Buenos Aires)
Aita euskalduna (Ortzaiztarra), ama argentinarra, amaren aldeko aitatxi-amatxiak italiarrak. Argentinar arkitekto batekin ezkondua, honen birraitona Bergarakoa zen. Bi seme baditu, Asier eta Imanol, Argentinan sortuak 1995 eta 1998an.
Euskara Hondarribian ikasi du. Urte batzuez Euskal Herrian bizitzera etorria da familiarekin. Bere ametsa : Euskal Herrian bizitegia segurtatu eta Argentinara itzuli hango egoera ekonomikoa hobetuko delarik.
Horrela, Euskal Herriaren eta Argentinaren artean joan-jinka ibiliz.