Euskaldunen Argentina: elkarrizketak

Caroline Minaberry (1972, Buenos Aires)
Caroline Minaberry  (© Kepa Etchandy)
Caroline Minaberry (© Kepa Etchandy)

Aita euskalduna (Ortzaiztarra), ama argentinarra, amaren aldeko aitatxi-amatxiak italiarrak.

Argentinar arkitekto batekin ezkondua, honen birraitona Bergarakoa zen. Bi seme baditu, Asier eta Imanol, Argentinan sortuak 1995 eta 1998an.

Euskara Hondarribian ikasi du. Urte batzuez Euskal Herrian bizitzera etorria da familiarekin.

Bere ametsa : Euskal Herrian bizitegia segurtatu eta Argentinara itzuli hango egoera ekonomikoa hobetuko delarik.

Horrela, Euskal Herriaren eta Argentinaren artean joan-jinka ibiliz.

 

Albert Chabagno (1923, Uharte Garazi - 2004, Angelu)
Albert Chabagno  (© Kepa Etchandy)
Albert Chabagno (© Kepa Etchandy)

Albert Uruguaira airatzen da 1947an, aitatxiren hatzetarik ibiltzeko asmoarekin.

Aitatxi hara joana zitzaion 1859an, Euskal Herrira itzulia 1879an eta Esnasu Xotroineko alabarekin ezkondua.

Laboraria eta emigrazio-agentea izana zen, bai eta ere Aldudeko auzapeza eta Baigorriko baleako sindikataburuav(bere ondotik semea eta seme ttipia izanen diren bezala).

Albert Uruguaitar emazte batekin ezkontzen da eta 18 urtez aitatxik muntatu etxaldean lan egiten du. Euskal Herrira itzultzen da 1965ean.

 

Pierre Olhagaray apeza (1920, Itsasu)
Pierre Olhagaray  (© Kepa Etchandy)
Pierre Olhagaray (© Kepa Etchandy)

"Ene bururaren jabe bizi nahi izan dut". Hara zer dioen bertute handiko apez engaiatu honek. "Mission de France" sarearen bidez Argentinara joaten da 1964ean, hango langileen omonier izateko.

Apez- langile egoten da 1967a arte. Orduan, hego Amerika puntako apez misiolari guzien laguntzeko ardura ematen diote, geroago, Latino-Amerikar beste herrialdeetako batzuena ere.

Haiekin muntatzen ditu lehen laborari sindikatak. Bainan botereak laster begietan hartzen du. Pinochet jeneralaren diktatura iraunkorra ez du onartzen eta zinez mehatxatua dela jakinik, Euskal Herrira itzultzen da 1974an.

 

Pettan Elgart (1911, Urepele)
Pettan Elgart (© Kepa Etchandy)
Pettan Elgart (© Kepa Etchandy)

Hamaika haurridetarik hiru mutiko joan dira Argentinara. Aita ere, gazte denboran, 18 urtez egona zitzaien ipar Amerikan.

"Bazinaki zoin pobre zen hemen, Amerikak izigarriko fama zuen", hara zer ematen duen arrazoin gisa. 1935ean joanik, berrogei ta bost urtez lan egin du laborari-langile gisa bi etxaldetan. Lehen urtean berean, ixtripuz, beso bat galtzen du. Beti amestu du Euskal Herrian xahartzea eta 1980ean itzultzen da. Argentinako erretreta kutxak porrot eginik, Elkartasun Fondotik laguntza bat hunkitzen du.

Zoriontsu bizi da arreba batekin.