Gaia(k):

Mireille eta Robert Acheritogaray

(Euskal Herria – Ortzaize) - San Franciscon bizi ondoren 12 urtez, Robert eta Mireille Euskal Herrira itzuli dira.
Mireille eta Robert Acheritogaray

Robert

"Ene aita Estatu Batuetara joan zen armada egin eta. Han ama ezaguturik, bizia elgarrekin egin zuten. Mireille ezagutu dut, batere uste gabean, Euskal Herrira bakantzera etorri nintzenean”.

Mireille

"Robert-ekin elgar ezagutu gara 1993an, Euskal Herrira etorri denean bakantzetara bere aitamekin. Urte bat berantago, beregana joaitea deliberatzen nuen. San Franciscoko euskal zentrora joaiten ginenean, Euskal Herrian bezala senditzen ginen. Biziki ongi integratu naiz haste hastetik. Bainan Euskal Herrira itzultzeko asmoa nuen. Ez dut euskararen ikasteko suerterik ukan bainan garrantzitsua iduritzen zait ene haurrek ikas dezaten. Horretarako ikastolaren hautua egin dugu, gure haurrek euskara ikasteko ahal guziak ukan ditzaten".