Kleren laborategia
Lan hauekin, Jorge Oteiza, euskal eskultoreak eraiki obren ispilu soinuduna izan nahi du. Eskultore eta artearen teorialari gisa, Oteiza saiatu da zizelkatu objektuaren barnearen eta kanpoaren arteko harreman dinamiko baten bilatzen.
Betidanik gogo gibelean zeukala espazio aktibatuaren lortzea husketa edo bolumen - esfera, kubikoa edo zilindroa - desbetetzearen bitartez.
Ramon Lazkano konpositoreak musikalki kondutan hartzen du husketa edo espazioaren desbetetze hori.
Adibidez, huts hori agertarazi nahi du, ingeradak diseinatzen dituzten bi noten artean dagoen espazio akustikoaren bidez. Hutsgune hortarik gora hedatzen da gelditzen den eremu soinuduna...
Le laboratoire des craies filmak konpositorearen lan sakona erakusten du. Ramon Lazkano Donostiarraren musika Oteiza museoaren barnean joa izan da : isats-pianoarekin, kubiko metafisiko batean…