Gaia(k):

Juan Carlos Bercetche

Juan Carlos Bercetche (Argentina - Salto - Buenos Aires). 1958an sortua. Industria-diziplinetako erakaslea eta enpresa-kontsultorea.
Juan Carlos Bercetche

"Agur, zer moduz ?

Juan Carlos Bercetche naiz.

Salton bizi naiz, Buenos Aireseko probintzian, Argentinan.

Salto 1780 inguruan eraikia zuten gotorleku batekin, indianoen ganik babesteko. 80 urte berantago, 1850 inguruan, hona arribatu zen “Bercetche” deitura zuen lehena.

Antoine Bercetche hemen plantatu zen beraz, Baigorri aldekoa zen. Artzaina zen eta semeak ukan zituen. Gu, Bercetche familia hortako bosgarren belaunaldia gara.

Salton 40 000 biztanle badira gaurregun ; artoa, soja eta janari industriala egiten diren eskualdean kokatzen dira.

Goraintziak igorri nahi dizkiet Iparraldeko euskaldun guziei, erranez egun batean bisita bat eginen diedala, ene arbasoek Argentinara jiteko utzi duten herria ezagutzeko."