Gaia(k):

Josune Bereziartu (I)

(Euskal Herria – Lazkao) - Nazioarteko eskalatzaile hoberenetarikoa.
Josune Bereziartu (I)

"Kaixo. Josune Bereziartu naiz. Pertsona oso arrunta, kalekoa.

Gustatzen zait horrela izatea eta horrela mostratzen naiz.

Eskalatzailea naiz oraingoz eta eguneroz. Gu ohituta gaude bi oinekin ibiltzea eta oreka mantentzea baina eskalatzen zarenean, lehen sentsazioa da hankak ez dituzula ezertarako balio, ez dakizu non jarri, hankaren punttak jarri behar dituzu eta sentitzen duzu indarra eskuekin eta desorekatuta zaude. Eta kontrolik gabe sentitzen duzu zure gorputza.

Orduan sentsazio hori, dominatze nahi izate hori… sentsazio horrek erabat prendatu ninduen, ni neu neure gorputza dominatzea.

Nik uste dut mendi guziak ezberdinak direla baina harreman berdina daukatela. Batez ere mendian jasotzen duzun sentsazioa, askatasunaren sentsazioa bai hemen, bai Japonian, bai Estatu Batuetan, bai Suitzan.

Zu zaude hor puntan, eta mugak desagertzen dira. Zu bezala igo den beste jendea ikusten duzu bizi-sentidoa aurkitu dutela"