Jon Maia (I)
Jon Maia 1972an sortu zen Gipuzkoako Urretxu herrian eta gaur egungo Euskal Herriko bertsularirik hoberenetakoa da. Bestalde, artikuluak idazten ditu prentsarentzat, idazlea da eta kantaria.
Bere burasoak andaluziarrak dira. Sortzez euskaldunak ez izanik ere, beren bi haurrak ikastolan ezarri dituzte, aiseago integra daitezen.
Betidanik Jon Maia euskaldun sentitu da baina aitortzen duenez, kultura bikoitza dauka : "andaluziarra eta euskalduna".
“Zer geran eta zer izan ginen
Zer ote dago jakina
Asko daukagu egitekotan
Asko daukagu egina
Nik itsasoan aurkitu nahi dut
Herri honen imajina
Izan dadila beti berdina
Eta beti desberdina."