Itzala eta eguzkia
Gaur egun, Jorge Oteiza euskal kulturak eman duen pertsonaia nagusienetarik, XX. mendeko artista ohargarrienetarik bat da.
Bere kidekoek kultur asaldatzaile izendaturik, arrazoiarekin gainera, pentsaezina zena ahalbidetu duena da eta izanen da, euskal arte garaikidea askatu baitu.
Bere nortasun handiak eta aurka egiteko gustuak mito bihurtu dute.
Lausengatu ala gorrotatua izan dadin, ez da dudarik arte kritiko eta historialari guziek bat egiten dutela honako hau errateko : Oteiza aitzineko artea eta Oteiza ondokoa ez dira arte bera.