Gaia(k):

Delfina Krakau

Delfina Krakau (Ameriketako Estatu Batuak – Boise). Banku-aholkularia. Boiseko “Oinkari” euskal dantza taldeko kidea.
Delfina Krakau

"Delfina Krakau deitzen naiz. Hogeita sei urte ditut. Idahoko Boise hirian bizi naiz, nire sorterrian.

Nire familia jatorriz Euskal Herrikoa da, bizkaitarra.

Badu hogoi urte euskal dantza talde batean nagoela. Eta pentsatzen dut suertea dudala euskal kultura beste jendeei ezagutarazteko.

Urte bat bizi izan naiz Donostian, duela 5 urte. Han naiz konturatu zenbatetaraino amerikarra nintzen, eta horretaz zenbatetaraino harro nintzen. Konturatu naiz ere euskal kultura guti baizik ez dudala ezagutzen.

Garrantzitsua da hemengo jendeei erakustea zer den euskal-amerikar izatea, eta gure bi kulturez zenbatetaraino harro garen.”