Euskal munduak Second Life unibertsora (2008)
Euskal Herriko ANTIC agentziaren sostenguarekin eta "Euskal Herri numerikoa" desmartxa kolektiboaren baitan, Euskal kultur erakundea mundu birtualetan murgiltzen hasia da Second Life-ko Euskal Uhartean kultura animazio gune bat antolatuz. Esperimentazio bat gisa.
Gure asmoa euskal kulturaren balorapen modu berriak esperimentatzea da. Euskal kulturaren gaurkotasunaren eta bizitasunaren erakusteko baita publiko berrien hunkitzeko gisan.
Hastapen batean euskal kulturaren inguruko informazio zabalak erakusketa moldean baizik ez badira erakutsiak ere, pentsa daiteke, denborarekin, tresnak eskaintzen dituen komunikaziorako baliabideetan bermatuz, mintzaldiak et topaketa artistikoak antola daitezkeela ere bertan!
"Batekmila - Euskal munduak" erakusketaren zonbait eduki erakusgai eta entzungai dira bertan. Denborarekin erakusketa osoaren presentatzea pentsatua da.
Lehen hitz-ordu bat finkatua izan da Second Lifen, Artean kulturgunean, 2008ko urriaren 1ean.