11 zubi
Munduan egoteko era berezi bat da geurea, geure txikitasunak egiten gaitu handi. Mundura luzatzen ditugu zubiak, horietatik gertatzen da joan-etorria. Euskal Herria gaur, etorkizunerako prest da, nola kulturan, ekonomian eta giza bizitzaren zeinahi ataletan. Geure nortasunetik ikusten dugu mundua.
Hizkuntza zaharra da geurea, Europako zaharrena: euskara. Bizi-bizi oraino. Mintzatzen ditugu, baita frantsesa eta espainiera ere, ezagutzen ditugu beste batzuk ere, anitza baita gaur mundua, baina euskaldun izate horrek ematen digu nortasuna eta lotzen gaitu geure lurrean.
Unibertsaltasuna ulertzeak harrotzen gaitu geureaz, horixe baita munduan egoteko erarik onena: geure euskal sena eta izaera izatea gainerako herri eta jendearengana eraiki dugun zubiaren oinarria.