Batekmila - Euskal munduak (2007-2010)
Baionan estreinatu ondoan 2007ko ekainean, "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa 14 tokitan erakutsia izan zen, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo.
Euskal Herrian (Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean besteak beste) baita Parisen, Bartzelonan, Bordelen, Albin eta Ambarès & Lagraven ere erakutsia izan zen Euskal kultur erakundeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaren ekoiztu "Batekmila - Euskal munduak" erakusketa.
"Batekmila - Euskal munduak" erakusketak UNESCOren labela ukan zuen 2008an, nazioarteko hizkuntzen urtearen karietara.
Bost hizkuntzatan (euskara, frantsesa, gaztelera, inglesa, katalana), bisitaria euskararen eta euskal kulturaren praktiken eta bizipenen ezagutzera eta galdezkatzera gonbidatzen zuen.
Herri guzti horietan arrakasta gaitza bildu zuen, gazteenen ganik batez ere, bere alde elkarreragile eta ludiko zirela medio. Azpimarratzekoa da ere esperimentu bat eraman zela 2008an erakusketaren aurkezteko Second Life unibertso birtualean.
Gaur egun erakusketan ikusgai ziren bideo garrantzitsuenak sarean kontsulta daitezke.