Iparraldean (frantses estatuan), Pirinio Atlantikoetako departamenduaren barnean, hiru probintzia atxematen dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea (edo Baxenabarre) eta Zuberoa. Euskal hirigune elkargoa osatzen dute.
Hegoaldean (espainiar estatuan), Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen dute. Eta Nafarroa, beste eskualde autonomo bat da, bi erkidego horiek daukatelarik beren gobernu propioa.
Herritar berak, Europako populuetan zaharrenetarik.
Hemen jendeak bizi ziren 100 000 urte baino lehenagotik.
Euskal Herriaren berezitasun ohargarriena gure hizkuntza da, euskara. Jatorria oraindik ezezaguna delarik, Europako hizkuntzetarik zaharrenetarikakoa da, indo-europartarren aitzinekoa.