J.A.Urbeltz: Ohiko euskal dantza gaurko gizartean

 

Lehengo gizartean, laborari kulturak bi oinarri zauzkan: erlijioa (eliz-urratsak eta erritoak) eta arbasoen ohiturak (dantzak, bestak, etab.). Horiek guziak transmititu dira "Aiton-amonek hola egiten baitzuten...".

Erabat aldatu den gizarte honetan, galtzen ahal ez den kultura hori mantentzeko, "konprenitu behar dugu ; dantzaren liburua ireki, ixtudiatu, dantzak berreskuratu. Hizkuntza bezainbat luze eta sakona dagon tradizioa."

Transmizioa segurtatzeko, Urbeltzen asmoa da, alde batetik liburu batzu uztea, eta bestetik, dantza herrikoien eszenatokiratzea ikertzea. "Beste mundu batean bizi gera. Ez zira gaur Donostian zaldi edo mando batekin sartzen ahal, debekatuta dago. Aldiz, autoz bai."