J.A.Urbeltz: Euskal Herriko dantzen bilketa

 

Herriz herri dantza herrikoien bilaketa abiatzean, Urbeltz-en ideia zen, Euskal Herriko kulturan eta bihotzean, Nafarroako dantzak jartzea.

Herri anitzetan ibili zen "Ingurutxoak" bilatzen, lehenik Leitzan, Marian (María Ángeles Arregi) bere emaztearen ama leitzarra baitzen eta 18 urterekin dantzatu baitzuen.

1968an, ezkondu eta, Marian anderearekin Juan Bautista Lasarterekin Iribasen ikasi zuten tokiko Ingurutxoa, gerla aitzin mutillek kastaiñoletekin dantzatzen zutena.

Iturengo soka-dantza ikasi zuten, borda batean bildurik. Halaber, Nafarroa guztian.

Programa berezi bat muntatu zuen Urbeltz-ek ARGIA dantza taldearekin: "Nafarroako dantzak" ikuskizuna, Gaiarre antzokian Iruñen estreinatu zena.

Juan Antonio eta Marian Urbeltz ibili ziren Baxenabarreko dantzak ikasten, Uharte-Garaziko Faustin Bentaberry-rekin (1939-1945ko gerla aitzin, oso famatua zagon Faustin Bentaberry klarinete-joilearen ilobarekin hain zuzen).

Urbeltzek material zaharra berreskuratzeko asmoa zeukan, hunen arima bereganatzeko eta... "Aire zahar huntan bi bertset berri" emaiteko!