J.A.Urbeltz: Euskal dantzarien maila dantza munduan

 

Zuberoan eta Gipuzkoan, erregimen militar zaharraren akademien tradizioarekin lotura atxiki dute, Iraultza ondoan, hedatu direnak.
Geroztik, Zuberotarrek dantza izigarri politak eta dantzari trebeak (maskaradetan adibidez) badauzkate. Berdin, Gipuzkoan, urrats militarrak oso politak ematen dituzte.

"Hizkuntza" hori, preklasika (baleta eta klasika aurrekoa), oso berezia da. "Hori da gure maila, problemarik gabe! Eta maila horrekin, ibili behar dugu mundu guzian, gure nortasuna plazaratzen... Gainera, dantzari oso trebeak dauzkagu", dio Urbeltzek. "Mantendu behar dugu hori, ohitura eta eredu zaharrekin lotura egiteko".

"Dantza herrikoiaz konplexaturik, baleta nahi dugu sartu, finagoa delako. Ez pentsa! herriko dantzariak oso finak dira! Hori da ene kezka, 50 urte hauetan ari naiz horrekin borrokatzen.".