J.A.Urbeltz: Euskal dantzaren egoera 1965ean

 

Urbeltz-ek 25 urte zituen Donostiako ARGIA dantza taldean hasi zelarik, 1965ean. Garai hartan, dantza asko desagertuak ziren. "Basamortu bat zen", konpania edo baleta pare bat ez ezik.

1936ko gerla zibilaren ondorioak ziren: "Guda krudela horretan, gu euskaldunak galdu ginen... Mutil eta gizon asko hil ziren, Nafarroan adibidez 50 000".

Gerla hastean, dantzak utzi ziren, ondotik errekuperatu ez zirenak. Indarrak eman ziren bakea lortzeko, ez zen umorerik dantzan eta kantuz aritzeko. "Orduan, hasi ginen herriz herri dantza zaharrak biltzen".