J.A.Urbeltz: Dantzariaren lehenengo urratsak

 

1959an 18 urterekin, J.A.Urbeltz Donostiako gaueko eskolara joaten zen. Eskola horretan, Jaime Albilloz, Goizaldi dantza taldeko dantzari ohia, ezagutu zuen. Harek proposatu zion Goizaldin sartzea. Inazio Gordejuela izan zuen maisu. Ohore handirekin, Gordejuelaren segida hartu zuen.

Gaztedanik, J.A.Urbeltz kuriositate handi batez animatua izan da: 15 urtetan, bere aita San Telmo museora ereman zuen.
Dantza munduan sartzean, jakinmina berarekin arizan zen dantzen sinboloak, esanahia, ikertzen eta bilatzen.

Orai, dio Juan Antonio Urbeltzek: "Etxean egon, eta sinboloak nire gana etortzen dira, ni mugitu gabe...".