J.A.Urbeltz: Dantza praktikak bultzatu
"Uste dut oso inportantea dela mugaz bi aldeetako jendea elgar ezagut dezaten, geografikoki eta kulturalki, ez baitezpada dantzan aritzeko baina probintzietako dantzen ezagutzeko."
Bilbon, duela 7-8 urte hasirik, Juan Antonio Urbeltzek, bere emaztea eta Mikel semearekin, Dantza Ganbara egiten dute.
Hilabetearen azken asteazkenean, Baxe Nabarreko eta Lapurdiko jauziak erakasten dituzte.
Kafe antzokiaren goian dagon Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei, gehienak bizkaitarrak, mintzaira eta dantza praktikatzeko parada eskaintzen zaie. Iparraldera joaten direnean, Nafarroaren eguna festara adibidez, hasten dira jauziak dantzatzen. "Beste probintzien kulturan daude eta Herriaren osotasuna senditzen dute."