J.A.Urbeltz - ''Axuri-Beltza'': berreskuratze lana

 

Urbeltz senar-emazteak berreskuratu eta birmoldatutako Axuri-Beltza Eaurtako (Jaurrieta) neska-dantza, estreinatua izan zen lehen aldiz 1969an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian.

"Urte pare bat lehenago, Otsagabin egon ginen hango dantzak ikasten. Kuadernotxo batean, argazki bat eta kantu bat topatu genituen, erdaraz idatzirik: Eaurtako neska-dantza. Harriturik, joan ginen Donostira Estornés Lasa argitaratzailearen gana: esan zigun Azkue-ren kantutegitik zetorrela, erritmoa mutil-dantza edo mutxiko jauzi batena zagolarik.

Garai hartan, ez zagon neskentzat dantza anitzik Euskal Herrian ("Uztai-Ttiki, Makil-Ttiki, Zinta-Dantza").

María Ángeles Arregi eta J.A.Urbeltz hasten dira desagertutako dantza hunen moldatzen, Euskal Herriko dantza eta musika tradizionalen sintesi bat eginez: lehen zatian, Billanziko mutil-dantza urratsak, bigarrenean, Zuberoako jauzi eredua. Jantziak, Zaraitzu ibarrekoak dira, dantzarixek kantua euskaraz ematen dute, eta Lekarozko doinu batean sartzen dira eszenatokira. Soinugileetan, lehen aldiz, xirula joile bat ari da Marian (Urbeltzen emaztea) eskusoinugilearekin batean, ("Eaurta, mendialdean baitago eta xirulak artzain giroa ematen baitu").

1969an Victoria Eugenia antzokian, Axuri-Beltza estreinatua izan zelarik, arrakasta ikaragarria bildu zuen.

Orduz geroztik, dena aldatu zen. Material zaharraren, edo adinik gabeko ondarearen berreskuratze prozesua abian zen.

2009an, Axuri-Beltzak 40 urte bete ditu. Gaur, errepertorio herrikoian sartuta dago osoki.