Euskal dantza: lekukotasunak
Euskal dantzari eta koreografo batzuen lekukotasunen bilduma.
Juan Antonio Urbeltz
Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz...
[+] Gehiago jakin
Philippe Oyhamburu
Filipe Oyhamburu (1921) euskal kulturaren enbaxadorea izan da beti.
Bere bizi osoan nahi izan ditu euskal dantzak eta kantuak munduan zehar ezagutarazi, hala nola sortu zuen "Etorki" taldearekin...
[+] Gehiago jakin
Pantxika Telleria
Ttikitatik euskal dantza munduan murgildua, bai eta dantza garaikidean engaiatua, Pantxika Telleria koregrafoak EliralE dantza konpania sortu du 2001ean. Publiko gazteari zuzendutako piezak sortzen ditu diziplina ezberdinak uztartuz...
[+] Gehiago jakin
Patrick Quéheille
Patrick Quéheille (Barkoxe, 1964) Barkoxeko Etxahun kultur elkarteko burua, dantzari, dantza erakasle eta pastoral idazle da. Zuberoako ohiduretaz jabeturik, tradizioa transmititzen du, berrikuntza sortzaile izanez aldi berean...
[+] Gehiago jakin
Roger Goyheneche
Roger Goyheneche, Leinua taldea sortu zuen Euskal Herriko dantza tradizionala berritzeko asmoarekin. Koreografoak dantza sorkuntzak asmatzen ditu, hala nola 2010ean Sakratua (dantza Elizan). XX. mendeko dantza eragile aipagarrienak aurkezten dizkigu, bereziki Bittor Olaetak bultzatuak, J.Nesprias, P.Oyhamburu eta B.Bettelu...
[+] Gehiago jakin
Mizel Theret
Mizel Theret (1959, Hazparne, Lapurdi) dantzari eta koregrafoa da. Oroitzen naiz... ikusgarrian, euskal dantzako hiru ikur bildu ditu: Koldo Zabala, Jean Nesprias eta Philippe Oyhamburu... 76, 85 eta 91 urteko gizonak. Omenaldian erori gabe, oroimenean sartuz, ikusgarri berezia osatu du Theretek bere "hiru aitatxiekin".
[+] Gehiago jakin
Peio Labeyrie
Peio Labeyrie (1983, Baiona, Lapurdi) aurpegi ezaguna da kultur eta dantza munduan.
Etorkizuna Kontzeptuak talde berriaren arduradun gazteak euskal dantzaren azterketa sakona eskaini digu.
[+] Gehiago jakin
Jon Iruretagoyena
Jon Iruretagoyena (1985, Lekorne, Lapurdi) dantzaria eta koregrafoa da. Maritzuli konpainiako lehendakari, euskal dantza irakasle ere bada IDB-n, baita hainbat kolaborazioetan. Maitaldian, Xiberoko dantza-teknikaren historiaz konferentzia bat eskaini du. Hitzaldiak eragin duen harriduratik jalgi da elkarrizketa hau.
[+] Gehiago jakin
Johañe Etxebest
Johañe Etxebest (1980, Ligi-Aterei, Xiberoa) irakasle da ofizioz, baina dantza munduan da ezagun euskal kulturaren panoraman. Itzaleko langile, taula gainean ikusten ahalko da azaroaren 2014ko 7 eta 8an Maulen estreinatuko duten Baküna Show ikusgarrian. Aitzaki ederra xiberotar dantza osotasunean aipatzeko, eta horren inguruan dituen proiektuak ezagutzeko.
[+] Gehiago jakin