Dantza eta kantua
Xabier Itzaina ikerlariaren ekarpena.
Irakurri ditugun jauzi bilduma ezberdinek, 1850 eta 1930 urteen artean, dantzaren berezitasun hori baztertzen dute. Bizkitartean, Duvoisinen bildumei eta lekukotasun berriago batzuei esker, badakigu garai hartan jauzi guziak kantuz lagunduak zirela.
Dantza "idazleek" kantu horiei ez ote zieten garrantzirik ematen ? Ala ahantziak izan dira anitzetan jauzien hitzak aski arinak zirelako ? Badirudi kultura definitzaileek kantu horiek baztertu dituztela bigarren arrazoin honen gatik. Alabaina, dantzaren dimentsio txikiago eta gutxiesgarri bat bezala ikusten zuten. XIX. mendeko bigarren zatian egin euskal kulturaren estetisazio prozesuan, dantzak biziki toki garrantzitsua ukan du.
Jauzien baloratzea bera, dantza "onen" eta "txarren" artean egin lehen hautaketa batetik heldu da. Baina jauzien barnean, ez ote zen azken "saneamendu" bat egin nahi, ahozko memoriak koreografia pratika horiei lotzen zituen hitz arin eta alai horien ez idaztea erabakiz ?
Jauziak hondatzen ez uzteko obra horien aurpegi batzu behar ote ziren ezkutuan atxiki ?
Beste behin ere, xehetasunak falta zaizkigu urrunago joateko".
Iturria
- "Kantuketan, l'univers du chant basque" - Denis Laborde (zuz) - Elkarlanean arg.