Kabalkadak
Zaldizkoak buru dituztela, martxa ederrean, kalez-kale herria gurutzatu eta dotoreziaz plazaratzen diren agerraldiak dira kabalkadak.
Gaur egun, aldika egin ohi dira halakoak, eta bestetan, antzerkirik gabeko dantza-agerraldi erara aurkezten dira kabalkadak, bai inauterietan, bai udako festetan. Azken hamarkadetan Itsasun, Lekornen, Luhuson, Heletan, Irisarrin, Urruñan, Aiherran eta Ortzaizen burutu dira Kabalkadak.