Besta Berri

Corpus Christiren edo Besta Berri ospakizunak indar handiz eutsi dira Lapurdiko barnealdeko eta Nafarroa Behereko zenbait herritan.

Besta Berri Armendaritzen (2009 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA)
Besta Berri Armendaritzen (2009 - Iñaki Zugasti / dantzan.com - CC-BY-SA)
Agerraldi militar eta martxa zeremonialen dotoreziaz jantzita, ikustekoak dira Heleta, Iholdi, Armendaritze edo Itsasuko Besta Berri konpartsa koloretsuak. Zapurrak, oilarrak, sarjentak, kaporalak, alabardariak eta banderariak martxa markatzen dute elizara sartzeko zeremonial ederra eskaintzen, sei urrats aurrera eta lau atzera eginez, geldo-geldo aitzinatuz doana.

Besta berri Donamartirin (2008 - EKE)
Besta berri Donamartirin (2008 - EKE)
Festaren egitura erritual, osagaien aniztasun eta dantzen eta janzkeren aberastasunari dagokionez, luzaroan Besta Berri edo Corpus Christi jaia izan da distiratsuena. Oñatiko Corpus Christi festak gorazarre egiten dio eliz prozesioen protokolo eta barrokoaren apainduren loriari. Apostoluen, San Migelen eta Kristoren irudi bizien artean, kaskaineta eta txistu hotsek aurkezten dituzte Oñatz taldeko dantzariek. Dantzakera neurtu eta dotorez aletzen dituzte Gorpuzti egunari lotuta iraun duten Korpus Dantzak: San Sebastian, banakoa, launakoa, zortzikoa eta arku-dantza, eta eguna bukatzeko, aurreskua edo soka-dantza.

Xehetasunak