Uda dantzan
Maiatzan sartzearekin batera festak hasten dira herriz herri eta jai-egutegiak ez du atsedenik izango urrirarte.
Santuen egutegiak data zehatzak ditu tokian-tokiko festak ospatzeko, eta bestetik Pazko igandearen arabera, inauterietatik hasi eta Corpus Christi (Besta Berri) bitartean antolatzen diren jai mugikorrekin tartekatzen dira. Ezpata-dantzen, trokeo-dantzen eta soka-dantzen garaia da.