Inauteriak dantzan
Gazte kuadrila bat elkartu, eta baserriz baserri, etxez etxe abiatzen da, herriko atari guztiak bisitatuz. Etxe bakoitzaren aurrean kantuan edo dantzan egin, eta ondoren aginaldoa eskatzen du: jatekoa edo dirua.
Neguko errondak kantuz eta dantzaz beteta ageri dira, eta ez edonolako dantzak. Europa zaharreko erritual aberats bezain harrigarriak dantza tradizio ikusgarriz gorpuztuta aurki daitezke euskal inauterietan.